'Blogetan! blog izarren bila' lehiaketako sariak banatu ditue
2014-03-07 14:10Blogetan! Euskal blogarien topaketea egin eben atzo Bilbon, Euskerearen Etxean. Azkue Fundazinoa izan da jardunaldiare antolatzailea, Argia aldizkariaren laguntzinoagaz. Blogetan! blog izarren bila lehiaketako sari-banaketa ekitaldia be atzo izan zan.
Blogetan! Euskal blogarien topaketea egin eben atzo Bilbon, Euskerearen Etxean. Azkue Fundazinoa izan da jardunaldiare antolatzailea, Argia aldizkariaren laguntzinoagaz. Blogetan! blog izarren bila lehiaketako sari-banaketa ekitaldia be atzo izan zan.
Euskal blogosferea ardatz hartuta, berbaldiak, euskerazko blogarien esperientzien kontaketea eta euskerazko blogintzearen egoerea ezagutzeko mahai-ingurua egin zituen parte-hartzaileek.
Calvo Con Barba marketing arloko profesional ezagunak emon eban lehenengo berbaldia. Ostean, hainbat euskal blogarik euren esperientziak kontau zituen, hain zuzen be, Oier Pañagarikanok (Itsusmustuan bloga), Amaia Nicholsonek (Hazitegia bloga), Iñigo Errastik (31 eskutik) eta Imanol Epeldek (Etxepare RAP) hartu eben parte.
Topeketan amaieran banatu zituen Blogetan! blog izarren bila lehiaketako sariak. Lehiaketearen helburua blogari esukaldunak biztutea izan da, eta eren lanari oihartzuna emotea, azaldu dabe ekimeneran arduradunek. Lau kategoria izan dira: kultura arloko blogak, gizarte eta politika arlokoak, aisialdia eta zientzia eta teknologia.
Eta honeek izan dira irabazleak: Kultureari jagokon atalean, Iñaki Gaunaren KLAK... eta; Gizartea eta politikan, Amaia Lekunberriren Arma, tiro, klik; Aisian, Tropela taldearen bloga; eta, Zientzia eta teknologian, Euskalnatura taldearen bloga. Blogari barrien saria Gaizka Izagirren jaso dau, Ikusi makusi... zer ikusi?-gaitik. Irabazleek Bernat Vidal artisteak egindako garaikurra eta 200 euroko saria jaso eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!