Frankensteinek XX. Fant karteletik jagongo ditu bilbotarrak

Bizkaie! 2014-03-06 10:54   Barriak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Fant Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizinoa, datorren maiatzaren 9tik 16ra, iragarriko dauen kartelgile Koldo Serrak bildurraren irudi unibersala berreskuratzearen hautua egin dau, eta bere forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek personifikau ebana.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Fant Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizinoa, datorren maiatzaren 9tik 16ra, iragarriko dauen kartelgile Koldo Serrak bildurraren irudi unibersala berreskuratzearen hautua egin dau, eta bere forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek personifikau ebana. Generoari keinu berezia, unibersoan bildurgarria izan dana aldarrikatuz, Fant jaialdiaren jatorriagaz loturea eginez.

Mary Shelley idazlearen eleberrian oinarrituz hogeita hamargarren hamarkadan sortutako izaki bildurgarria izango dogu jagole, jaialdiaren lehen urteetan zinemako kartelen itxurearen estiloa errekuperauko duen karteletik. Alertan jarten gaituan laranja kolorearen gainean, Frankenstein munstroaren arpegi makabro eta mehatxagarria irudikatzen da.

Lan honetarako Koldo Serra bilbotarrak orain hamar urte berak diseinautako kartela hartu dau jatorrizko ideatzat, urteek nazinoartekotasun gehiago emon deutsona; Frankensteini bere arpegierea emoten deutson x bikotxa, Zinemaldiaren XX. edizinoari erreferentzia eginez eta era berean, orain ez hainbestera arte, telebistako pantailan umeek ezin ikus eikiezan pelikulak arautzeko kodeko bi erronboak gogoan.


LittleSecretFilm Zikloa

Aurtengo beste barrikuntza bat dogu LittleSecretFilm zikloa, eta bertan Jordi Costa, Pablo Maqueda, Venga Monjas, David Sainz, Álex Mendibil, Noel Ceballos, John Tones eta Borja Crespo errealizadoreek lan baldintza berezietan egindako lanak proiektauko ditue. Mobimentu barri honek zuzendariek filmak 24 ordutan errodatzea, produkzino osoa modu klandestinoan egitea eta ezelako promozino kanpainarik bako dobako estreinaldia izatea dau oinarri.

Zinemea egiteko modu biziagoa sustatzen dauen ekimena da, produkzinoko muga personalizatuetatik libre. Calle 13 krimen eta suspenseko kate espezializatuak sustatutako produkzinoei esker hurreratzen da Fant eredu barri honetara, eta non eta hamahiru laguneko taldeak, hamahiru orduz errodautako hamahiru film sustatuko ditu. Gaia: thrillerra, suspensea eta polizia tramak.

Fant Zinemaldian film horreetako 7 ikusi ahal izango dira, Borja Cresporen Neuroworld luzemetraiaren estreinaldia tarteko (Calle 13 kateak Fant amaitu eta hamar egun pasau arte arte ez dau estreinauko) eta Noel Ceballos eta John Tonesen Círculo interno be. Baita, Pablo Maquedaren #realmovie be; Jordi Costaren Detective Deketto; Venga Monjasen Detective Deketto, David Sainzen Obra 67 eta Alex Mendibilen Estado de regresión be ikusteko aukerea izango dau publikoak.

Lehiaketarako filmak jasoteko epea

Antolatzaileek gogora ekarri nahi dabe datorren martiaren 15ean XX. Fant Zinemaldi Fantastikoan parte hartu nahi daben filmak aurkezteko epea amaitzen dala, eta Nontzefilmak lehiaketan parte hartu nahi dabenak, barriz, martiaren 28ra arte dabe epea. Azken hau on-line bidez animazinozko film laburren lehiaketa bat da, gai eta formatu librean, Nontzeberri.com atariak antolatuta eta Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren babesagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu