Bermeoko XX. Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da
2014-03-05 16:44Bermeoko Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da, eta aurten, XX. edizinoa beteko dau. Arrain Azokea euskal produktu eta kulturearen erakusleiho aparta dala adierazo dau Bermeoko Udalak, eta haren alde egiten dauen apustua berretsi dau.
Bermeoko Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da, eta aurten, XX. edizinoa beteko dau. Arrain Azokea euskal produktu eta kulturearen erakusleiho aparta dala adierazo dau Bermeoko Udalak, eta haren alde egiten dauen apustua berretsi dau. Izan be, Bermeoko Udalak jakinarazo dauenez, 1994. urtetik egiten dan Arrain azokea, lehenengoa da Euskal Herrian eta gaur egun mueta honetako azoken artean garrantzitsuena da Euskal Herri mailan.
Bermeoko Arrain Azokea erreferentea izateko alkarlanean dabilz Udala, kontserbagileak eta erakundeak. Oso garrantzitsua da gure herriaren etorkizunerako, adierazo dabe. Horretarako, udalarentzat, sano garrantzitsua da Arrain Azokea urtero modernizetea eta barrikuntzak aurkeztea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!