Txapelpunkek 'Los mejores de los peores' taldearen seigarren diskoa kaleratu dau
2014-03-05 14:44 MusikeaTxarrenen artean onenak eurak dirala dinoe Txapelpunkekoek, eurak eta beste hainbat lagun, onenetan onenak badakigu-eta nortzuk diran, betikoak. Eta horreek, alderdi politikoak, bankariak, politikariak dira Lekeitioko laukotearen behar barriko protagonistak. Inozkoen errazen sortu ditu kanta barriak Iñigitok, bederatzi hilebete eskasean. Daborduko hainbat hitzordu ditue diskoa zuzenean aurkeztezko; barikuan, hilak 7, Gasteizko JimmyJazz aretoan joko dabe.
Txarrenen artean onenak eurak dirala dinoe Txapelpunkekoek, eurak eta beste hainbat lagun, onenetan onenak badakigu-eta nortzuk diran, betikoak. Eta horreek, alderdi politikoak, bankariak, politikariak dira Lekeitioko laukotearen behar barriko protagonistak. Inozkoen errazen sortu ditu kanta barriak Iñigitok, bederatzi hilebete eskasean. Daborduko hainbat hitzordu ditue diskoa zuzenean aurkeztezko; barikuan, hilak 7, Gasteizko JimmyJazz aretoan joko dabe.
Diskoaren aurkezpena Bilboko Kalderapekon egin dabe Iñigito eta Atrofi anaiek, eta eurekaz Baga-bigako Ritxi Aizpuru izan da. Egoereak berak kantak idazten lagundu deutsola autortu dau Iñigitok, horregaitik sekula baino arinago konposau ditu. Gaur egungo egoera soziala, politikoa eta ekonomikoa, ustelkeria, langabezia... gai asko dagoz gure inguruan, azaldu dau taldeko abeslariak. Bere inguruan ikusten dituan gauzak kontau ditu, niri eta lagunei pasautakoak, ez dot uste exagerau dodanik. Halanda be, maitasuna eta jaia be kantagai ditu abestiren baten.
Erritmo aniztasun handia daukie diskoko hamalau kanteak, punka, rocka, rock´n´rolla, hardcorea, eta abiadurea, abiadurea batez be, Iñigitok berak nabarmendu dauenez. Piratak Athletic kantea da diskoko hamalaugarrena, barriro grabau dabe, berregin egin dabe, indartsuago, azaldu dau Ritxi Aizpuruk. Piratak athleticzaleekaz egindako proiektua izan zan abesti hori.
Erraza izan dan arren, ordu asko, 24 ordu egunean egin dau behar. Aurre-maketea edo etxean bertan grabau dau. Esango dabe auzokoek! Oraingoan benetan haserratuko ziran!. Diskoaren grabazinoa, barriz, urtarrilean egin eben, Mutrikuko AMEn, Axular Arizmendi teknikari zala. Masterizazinoa Estanis Elortzak egin dau, Doctor Master estudioan.
Iñigitok, Atrofik, Txapasek eta Tokik kolaborazino bakarra izan dabe Los mejores de los peores lanean, Pello (saxoa), Aritz (tronboia) eta Ibonek (tronpetea) osotutako aire-hirukotea, hain zuzen be, Beti aurrera kantan.
Txapelpunk Txapelpank kantearen bideoklipa grabau dabe, eta laster sareratuko dau diskoetxeak. Txapelpunk 15 urte betetear dago, buruan bueltaka darabile zuzeneko disko bat grabetea, baina ez dakie ziur noiz, oraindino. Datorren urtean akaso egingo dogu. Idea asko gustetan jaku, baina ez dakigu noiz, adierazo dau Iñigitok.
Martian lau bat kontzertu joko ditu Txapelpunkek: lehenengoa Gasteizko Jimmy Jazzen, hilaren 7an; hurrengoa, 8an, Urduñan; 15ean, Hendaian; eta, 20an Bilboko Kafe Antzokian. Apirilean, momentuz, Donostiako Dokan (4an), Izarran (5ean) eta Orbison (12an) ditue emonaldiak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzunak
ez da gitxi entzun etxe honetan baaa , jaaaaa
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Neure semien talde preferidueee, jaaaaa
Auntxek botakotsat.....