Alkarlanerako akordioa sinatu dabe Hekimenek eta Udalbiltzak

Bizkaie! 2014-02-28 14:12

Hekimen euskal hedabideen alkarteak eta Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak alkarlanerako hitzarmen estrategikoa sinatu barri dabe, 2014-2015 aldirako hain zuzen be.

Hekimen euskal hedabideen alkarteak eta Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak alkarlanerako hitzarmen estrategikoa sinatu barri dabe, 2014-2015 aldirako hain zuzen be.

Erakunde bietako presidenteek sinatu dabe asteon Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Hekimeneko Iban Arantzabalek eta Udalbiltzako Mertxe Aizpuruak. Herri baten zutabeetakoa bat komunikazinoa da, eta gure kasuan ezinbestekoa da Euskal Herria aintzat hartzen daben hedabideen arteko lankidetzea. Euretako batzuk tokiko hedabideak dira, besteak Euskal Herri mailakoak, eta guztiak dira funtsezko gure Herri hau kohesionetan joateko, adierazo eban Aizpuruak.

Hekimen alkarteak Euskal Hedabideen Behatokia izeneko proiektua ipiniko dau martxan 2014-2015 epealdian eta, egitasmo hori gauzatzeko, Udalbiltzak 2014an 15.000 euroko laguntzinoa bideratuko dau, Euskal Herriko Garapen eta Kohesino Fondoaren bitartez. Hekimenek Udalbiltzaren Adituen Sarean parte hartuko dau.

Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoaren barruan Euskal Herria sendotzen programan sartu dabe laguntzinoa. Hekimenegaz egindako hitzarmena programako laugarrena da, ganerakoak Gaindegia, Euskaltzaleen Topagunea eta Euskal Herriko Laborantza Ganberagaz sinatu zituen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu