'Buscando en tus labios' amestutako birea hastear dago Doctor Deseo taldea

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-02-27 14:45   Musikea

Busco en tus labios kanteagaz hasi zan aspaldi Doctor Deseo, eta oraingoan be abesti horrek abiatu dau talde bilbotarraren egitasmo barria. Disko-liburuaz gan, DVDa be argitaratu dabe, aurreko biran grabautako kontzertu zatiekaz eta hainbat kazetari, musikari eta idazleren parte-hartzeagaz. Martiaren 7an ekingo deutsie zuzeneko aurkezpenei, Durangoko Plateruenan.

Busco en tus labios kanteagaz hasi zan aspaldi Doctor Deseo, eta oraingoan be abesti horrek abiatu dau talde bilbotarraren egitasmo barria. Disko-liburuaz gan, DVDa be argitaratu dabe, aurreko biran grabautako kontzertu zatiekaz eta hainbat kazetari, musikari eta idazleren parte-hartzeagaz. Martiaren 7an ekingo deutsie zuzeneko aurkezpenei, Durangoko Plateruenan.

Taldearen hamaulagarren diskoa da Busco en tus labios (Baga-biga), behar-beharrezkoa eben geldialdi baten emoitzea. Apurtxu bat geratu gura genduan, autortu dau Francis abeslariak. Urte birik behin diskoa atera izan dabe, eta abiadurea txikitzeko beharrizana sentidu dabe. Geure buruei plazarrea emon nahi izan deutsagu, bira desbardin bat egin, ganeratu dau.

Diskoen zuzeneko aurkezpenetan kanta barriak joten izan ditue, eta akaso besteren bat, baina beti geratzen jakien baten bat kanpoan, asko gustau arren. Lan barrian euren gustuko kanta guztiak sartzeko amesa bete dabe. Horregaitik, amestutako birea egiteko deseetan dagozala nabarmendu dabe prentsaurrekoan.

Hiru kanta barri ditu diskoak, Busco en tus labios, Equivocarse hasta acertar eta Aunque aún siga siendo de noche. Lehenengoagaz maketa lehiaketa bat irabazi eben aspaldi, eta sari horri esker grabau eben lehenengo diskoa. Goitik behera aldatu dabe abestia, dana dala. Barriro be zeozeren hasierea izango da, adierazo dau Doctor Deseoko kantariak. Taldea ondoen definiduten dauen kantea da, bere ustez.

Ganerako abestiak ezagunak dira taldearen zaleentzako, Abrázame, Hoy seremos tan valientes" Suspira... y conspira, Una mujer rota, Corazón de tango, ¡Cuánto frío hace en Saturno!, Ez nauzu izango berriz eta Soñar, desear, atreverse, bestek beste. CDan 16 kanta sartu ditue, eta DVDan, dokumentalaz aparte, zuzenekoetan grabautako 21 pieza.

50 minutu inguruko dokumentalak han eta hemen jotako kontzertuen irudiak batzen ditu, Bilboko Arriagakoak, Donostiako Victoria Eugeniakoak, Madrileko Coliseumekoak, Bartzelonako Razzmatazzekoak, Zorrotzako Gaztetxekoak eta abar. Baina badira alkarrizketa laburrak bere, taldeagaz zeozelako hartu-emona daukien sortzaileei egindakoak: Aiora Renteria, Edorta Jimenez, Kirmen Uribe, Kaki Arkarazo, Itziar ZIga eta Nando de la Casa, berbarako.

Laster hasiko dabe Busco en tus labios birea, lehenengo hitzordua martiaren 7an izango da, Durangoko Plateruenan, eta ostean hainbat emonaldi ditue: martiaren 14an eta 15ean, Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean; 22an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan; 29an, Atarrabiko Totemen; maiatzaren 2an eta 3an, Bilboko Kafe Antzokian; 17an, Bartzelonako Razzmatazzen; eta, 30ean, Madrileko Penelopen. Metamorphosis aurreko birearen kontrakoa izango da, ez dauka antzokietan egindakoagaz zerikusirik, esan dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu