Mary Shelleyren 'Frankenstein' eta Elias Canettiren 'Mihia aske', Literatura Unibertsaleko ale barriak

Bizkaie! 2014-02-27 11:20   Kulturea

Literatura Unibertsala bildumako 159. eta 160. liburuak aurkeztu barri ditue, Mary Shelleyren Frankenstein eta Elias Canettiren Mihia aske, Iñigo Errastik eta Ibon Uribarrik euskeratuak, hurranez hurran. Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue lanok.

Literatura Unibertsala bildumako 159. eta 160. liburuak aurkeztu barri ditue, Mary Shelleyren Frankenstein eta Elias Canettiren Mihia aske, Iñigo Errastik eta Ibon Uribarrik euskeratuak, hurranez hurran. Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue lanok.

Donostiako Udal Liburutegiko sotoan aurkeztu zituen behar barriak, eta bertan izan ziran, itzultzaileez gan, Iñaki Iñurrieta EIZIEko burua, Jokin Azkue Eusko Jaurlaritzako Euskerea Sustatzeko Zuzendaria eta Iñaki Aldekoa Erein eta Igela argitaletxeen ordezkaria.

18 urte besterik ez zituala idatzi eban Frankenstein Mary Shelleyk (Londres, 1797-1853), Lord Byron idazle erromantikoak bultzatuta. Azkenengotariko mito modernoaren sortzailea izan zan, eta zinemeari esker, zabalpen handia izan dau. Idazleak berak liburuaren hiru bersino idatzi zituan, Errastik 1831n egindakoa aukeratu dau. Makina bat irakurketa ditu liburuak, itzultzailearen eretxiz, berbarako, gaur egun zientziaren arloan dagozan eztabaida etikoakaz lotzen da,.

Elias Canettiren (Ruse, 1905-1994) idazle bulgariarraren autobiografiaren lehenengo zatia da Mihia aske, jatorriz alemanez idatzia, Die Gerettete Zunge, 1977an. Judua zan, eta familia sefardian jaio zan. Alemanez idatzi eban beti, nahiz eta Londresen hogei urte baino gehiago egin, eta herritartasun britainiarra lortu II. Mundu Gerrearen ostean. Gauza barrien bila ibilten zan Canetti. Liburu honetan 16 urte bitarteko bere bizimodua kontetan dau, Bulgarian, Zurichen, Vienan eta Londresen bizi izandakoak, hain zuzen be. XX. mendeko autobiografia interesgarrienetako bat dala esan izan da, umezaro eta nerabezaro europar baten lekukotza. Gottfried Keller saria jaso eban lanak. 1981ean Nobel saria emon eutsien.

Literatura Unibertsala bildumea Eusko Jaurlaritzak eta EIZIEk babestutako ekimena da, eta orain Erein eta Igela argitaletxeak arduratzen dira liburuak kaleratzeaz. Saileko ganerako lanen ganeko informazinoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu