Bermeoko Liburu eta Disko Azokea zezeilaren 28tik martiaren 9ra egingo da

Bizkaie! 2014-02-26 14:17   Kulturea

Bermeoko Liburu eta Disko Azokea datorren barikuan, zezeilaren 28an hasi da eta martiaren 9an amaituko da; danetara, 16 erakusle izango dira Lamera parkean. Euskerazko eta gaztelaniazko nobedadeak, euskal diskogintza guztia % 10eko beherapenagaz eta aukerako liburuak izango dira aurtengo edizinoan, Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak eta Bermeoko Udalak jakinarazo dabenez.

Liburu eta diskoakaz batera, azokako standetan Idatzietatik kantuetara erakusketea be izango da ikusgai. Euskal kantagintzan izan diran abesti ezagunenetakoen jatorria ezagutu ahal izango da. Gainera, idazleak be izango dira Bermeon; holan, Erroxape Emakumeen Alkarteak antolatuta, Emakumeen Nazinoarteko Egunean, martiaren 8an, Toti Martinez de Lezeak berbaldi bat eskainiko dau, eta martiaren 1ean eta 2an, barriz, Jon Arretxe, Inma Roiz eta Txani Rodriguez idazleek beren lanak sinatuko ditue.

Haur eta gazte literaturea, helduentzako literaturea, sukaldaritzea, historia, itsasoa, euskal gaia eta euskal diskogintzea dira, besteak beste, azokan azalduko diran liburuen gaiak. Irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, azken eleberriak ezagutzera emotea eta liburua protagonista bilakatzea dira Bermeoko Liburu eta Disko Azokearen helburuak. Aurtengo edizinoan Aratusteakaz batera egingo danez, martiaren 4an zarratuta egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu