Kirmen Uribek 2014ko Rosalia de Castro saria irabazi dau

Bizkaie! 2014-02-26 10:14   sariak-autortzak

Kirmen Uribe idazle ondarrutarra saritu dabe Galiziako PEN Klubak antolatzen dituan Rosalia de Castro sarien hamargarren edizinoan. Galegoz idazten daben idazleez gan, literatura katalanean, portugesean eta euskaldunean nabarmendu diranak be saritzen ditue sariketa honetan, antolatzaileek adierazo dabenez.

Edizino honetan, Uribegaz batera, Claudia Piñeiro jatorri galegoko idazle argentinarra, Antoni Serra mallorkarra eta Pepetela idazle angolarra saritu ditue. Sariak maiatzeko azken astean banatuko dira, Santiago de Compostelako Unibersidadean.

Kirmen Uriberen (Ondarroa, 1970) bi eleberriak Bilbao-New York-Bilbao eta Mussche galegoz plazaratu ditu Xerais argitaletxeak, Isaac Xubinek itzulita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu