'Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketea Bilboko Alondigara ailegau da

Bizkaie! 2014-02-24 14:49   Euskerea berbagai

Maiatzaren 4ra arte egongo da ikusgai Alondigan Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketea. Donostiako San Telmo museoan abiatu zan proiektua, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz.

Maiatzaren 4ra arte egongo da ikusgai Alondigan Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketea. Donostiako San Telmo museoan abiatu zan proiektua, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz. Apurka-apurka egitasmoa sendotzen joan da, Baionan izan zan lehenengo eta Gasteizen ostean.

Bilboko Alondigan aurkeztu dabe erakusketea, Aizpea Goenaga Etxepareko zuzendaria bertan izan da. Gure hizkuntzeari buruzko azalpenak mundu osoan barrena zabaltzeko aparteko tresnea da, bai nazinoarteko unibersidadeetan, bai bestelako egitasmoetan burutzen doguzan zabalkunde lanetan bere, adierazo dau.

Euskerearen benetako misterioa ez da bere jatorria, iraupena baizik, idatzi eban koldo Mitxelenak. Misterio hori da erakusketa honen ardatza. Hizkuntzea bizirik da hiztunik badau, ikasia bada, erakarmenik badau, bizia bada -azaldu dau Goenagak- Euskereak baldintza horreek guztiak bete ditualako iraun dau, baina egungo mundu eleanitzean izango dauen etorkizuna bermatzeko ardura dogu guztiok. Gure esku dago zabaltzea, kutsatzea, euskeraz txiokatu, jolastu, sukaldatu, idatzi, irakurri, maitatzea.

Hamar atal ditu erakusketeak. Hizkuntzen intonazio eta azentuak entzun, braille edo zeinu-hizkuntzaren kodeak ikasi, eta hizkuntzek munduan duten banaketea ikasi ahal izango dira. Erakusketearen zati garrantzitsua euskerearen iraupenaren ganekoa da, hiztunen, jokoaren, antzerkiaren eta literaturaren bitartez. Ibilbidea euskal kulturan buru-belarri sartzeko konbidapenagaz amaitzen da. Webgunean, www.badubada.com atarian, segidu daiteke bidea; bertan, euskerearen inguruko bizipen personalak, sentimenduak eta eretxiak azaldu daitekez.

Erakusketeak bisita gidatuak eskainiko ditu, eta tailerrak, berbaldiak eta bestelako jarduerak antolatu ditue Alondigan. Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu