Basauriko Maz jaialdian lehenengoz izango da aurten nazinoarteko talde bat: The Pains Of Being Pure At Heart
2014-02-20 11:03 MusikeaZea Mays, Willis Drummond, Russian Red, Smile, Señores eta AEBetako The Pains Of Being Pure At Heart taldeak dira aurtengo kartelburuak. Aurten, lehenengoz izango da nazinoarteko talde bat Maz Basauri jaialdian.
Maz Basauri jaialdiak aurtengo edizioan parte hartuko daben musika taldeen izenak iragarri ditu dagoeneko eta badakigu maiatzeko hiru zapatu aukeratu dituela kontzertuetarako, Basauri estilo guztietako doinuz jazteko. Zea Mays, Willis Drummond, Russian Red, Smile, Señores eta AEBetako The Pains Of Being Pure At Heart taldeak dira aurtengo kartelburuak. Aurten, lehenengoz izango da nazinoarteko talde bat Maz jaialdian.
Euskal musikeari jagokonez, besteak beste, Willis Drummond, Señores, El Columpio Asesino eta We Are Standard be izango dira aurtengo kontzertuetan. Kontzertuak ez eze, disko jartzaileak be egongo dira Maz Basaurin, besteak beste, We Are Standard, El Columpio Asesino, Las Tea Party, Planetaleta, Optigan1, Mr. Chase, Dino Velvet, Les Alsborregach eta Penny Lane arduratutako dira musika jarteaz.
Kontzertuak maiatzaren 17an, 24an eta 31n izango dira Basauriko Social Antzokian, gaueko 21:00etatik aurrera. Edozelan be, kalean izango diran dobako kontzertuak eta umeentzako Txikimaz ekimena be antolatu ditue. Umeentzako saioa maiatzaren 17an, eguerdiko 12:00etan hasiko da eta dobako kontzertuak, barriz, 19:00retan, Ero, La Hora del primate, Ricardo Vicente, The Great Barrier, Juanita y los feos eta Novedades Carminha taldeakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!