Greziako Artemisiongo Brontzea eskulturea aztergai, Bilboko Berreginen Museoan
2013-04-25 15:25 KultureaArtemisiongo Brontzea eskulturea izango da Bilboko Berreginen Museoko Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonistea apirilaren 25ean, 18:00etatik aurrera.
Artemisiongo Brontzea eskulturea izango da Bilboko Berreginen Museoko Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonistea apirilaren 25ean, 18:00etatik aurrera.
Artelana bere testuinguruan egitarauaren barruan, hilean behin Berreginen Museoko bildumako lan bat aztertzen dabe, piezearen ganeko dobako berbaldia eta bisita gidatua. Apirileko protagonistea Artemisiongo Brontzea da.
Artemisiongo Brontzea itsasoan topau eben, 1926. urtean. Gaur egun daukagun piezea brontzezko jatorrizko greziar artelan bakanetakoa da. Artelana arrantzale batzuk berreskuratu eben antxinako urperatze baten hondarren artean.
Oraindino adituak dudan dagoz artelanak irudikatzen dauen personaiaren inguruan, baina frogek erakusten dabenez, tximistea botateko prest dagoan Zeus jainkoa dala. Beste iturri batzuen arabera, hiruhortza eskuetan daukan Poseidon jainkoa izan daiteke.
Dana dalako jainkoaren irudia arte greziarreko erabateko klasizismorako trantsizinoko lan ikusgaria da. Oreka perfektua dauka, azterlan anatomiko bikaina eta muskulatura indartsua, arpegiko zehaztsunen arteko kontrasteak, arte greziarraren adibide ederra da. Adituen ustez, eskulturea K. a.-ko 460 urte ingurukoa da.
Artemisiongo Brontzearen ganeko berbaldiaren ostean, Akropolis. Mito biziak aldi baterako erakusketearen bisita gidatua egingo dabe. Bai berbaldia bai bisitea doban dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!