Euskaldunok munduan  IV. urtea // 113. zenbakia

‘Euskal Herrirantz’ bekea


Iratxe Ormatza

‘Euskal Herrirantz’ ekimena diasporako gazteei zuzenduta dago. Helburua gazteek Euskal Herrira ikastera etorteko aukera izatea da. Masterrak, prestakuntza ikastaroak edo bestelakoak izan dira ikastaroak.

Aurten, fabrikazino mekanikoaren ganeko ikastaroak jarri dabez martxan, baita
enpresak sortzekoak be. Eusko Jaurlaritzeak emoten dau bekea: 600 euro
hilean, gehi ikasketen matrikulea.

Prestakuntzea Euskal Herriko instituzinoetan edo enpresetan egitekoa da.
Eusko Jaurlaitzeak orain dala urte bi sortu eban ekimena eta daborduko berrogeita
hamar bat persona etorri dira. Bekea eskatzeko baldintzak autortutako
euskal etxeen kideak izatea, kanpoan bizitako euskalduna edo euskaldunen ondorengoa izatea eta Espainiako pasaportea izatea dira.