Euskaldunok munduan  IV. urtea // 106. zenbakia

Kolonbiako euskal etxeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe


Bizkaie!

2004ko martian Centro Vasco - Euskal Etxea Fundazinoaren ordezkari batzuk Euskal Herrian izan ziran unibersidadea ezagutzen. Bisita oso interesgarria iruditu jaken eta Kolonbiako unibersidade batzuen eta Euskal Herriko Unibersidadearen arteko akordioak bultzatzea erabagi eben. Gauzak holan dirala, 2005eko martian EHUgaz sinatu eben lankidetza-hitzarmena datozen lau urteotarako.

Kolonbiako unibersidadeei laguntzeko prest azaldu da EHU. Horretarako, Euskal Herrian garatutako aurrerakuntza zientifikoen barri emongo deutse Kolonbiako unibersidadeei, han be apliketako aukerea izan dagien.

Akordioaren bidez, bi herrien arteko alkar ezagutzea suspertu gura dabe, bai kultura mailan, bai zientzia mailan bai eta hezkuntza mailan be. Horrezaz ganera, Kolonbiako irakasle eta ikasleak Euskadira etorri ahal izango dira eta euskaldunek Kolonbian ikasi ahal izango dabe.