Euskaldunok munduan  III. urtea // 90. zenbakia

Mallorcako Euskal Etxea inaugurau dabe


Ekitaldian, Mallorcako Euskal Etxearen presidente Andoni Gorriak txapel bana emon eutsen bertaraino hurreratu ziran ordezkari instituzionalei. Eusko Jaurlaritzearen ordezkari legez Asier Abaunza joan zan, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria.

‘Protokoa’ bete ostean, atoan sartu ziran jai-giroan, eta zelan ez, trikitixea ez zan falta izan, ezta bertoko dantza-talderik be. Santurtzitik joan ziran dantzariak, eta bertako ‘xeremiers’-akaz batera (‘xeremia’ Mallorkako musika-tresna tipikoa da) alaitu eben inaugurazino-ekitaldia.

Bizkaie!

Mallorcako Alfambra del Coll d´en Rabassa kalean badago daborduko euskal ordezkaritzea, izan be, euskal etxe bat zabaldu dabe oraintsu.

Gabon sasoian holako ekitaldia antolatzea ez da bape nomala Mallorcaz berba egiten badogu. Turismoa nagusi dan Balear ugarte horretan bisitari kopuru gehien dagoan urteko sasoia aprobetxau ahal izan eben inaugurazinoa egiteko, jente gehiago hurreratuko zalako batez be. Baina ez, gabon sasoian egin dabe, eta arrakastea itzela izan da, halan da be.