Euskaldunok munduan  III. urtea // 84. zenbakia

Fagor Industrial kooperatibearen lantegi barria Polonian


Poloniako lantegia Turkian egiten dabizanaren antzekoa da. Balio gehitu bajuagaitik eta garraioaren kostu altua dala eta merkaturatzeko gatxak diran produktuak Europako erdialdera eta ekialdera eroatea da Fagor Industrialen asmoa.

Lantegi barriak izaera ‘estrategikoa’ dauka, ez bakarrik merkatu poloniarrarentzat, baita inguruko herrialdeentzat be, Alemania, Errusia, Baltikoko herrialdeak, Txekiar Errepublika eta Hungaria lako herrialdeetan merkatua dauka Fagorrek eta.

Fagor Industrialek 12 filial komertzial daukaz 11 herrialdetan. Ganera, ekoizpen-lantegiak daukaz Kordoban, Bartzelonan, Frantzian eta Oñatin, eta honeei Turkiakoa eta Poloniakoa gehituko jakez.

Egoitza Oñatin daukan enpresearen ekoizpen-lantegien azalera osoa 44.000 metro koadrukoa da, eta guztira, 810 langile daukaz enpreseak. Pasa dan urtean zehar, kooperatibeak 100 milioi eurotik gorako diru-sarrerea euki eban, horreetatik % 45 nazinoarteko salmentatatik lortutakoa.

Bizkaie!

Fagor Industrial kooperatibeak sei milioi euro inbertiduko dauz Polonian lantegi barri bat eregiteko, Varsoviatik hur dagoan industrialde batean. Datorren urtearen hasieran hasiko da martxan lantegia, eta lehenengo urterako, gitxienez bost milioi euroko fakturazinoa aurreikusi dau konpainiak, hurrengo ekitaldietarako urteko ehuneko 30eko hazkundeagaz.

Maiatzean hasi ziran lantegia eregiten, 19.150 metro koadruko lursail batean. Bere azalera erabilgarria 9.500 metro koadrukoa izango da; 6.000 metro koadru ekoizpen-instalazinoetarako izango dira, eta 2.800 metro koadru biltegietarako.

Mondragon Korporazio Kooperatiboarena (MCC) dan kooperatibak jakinarazo dauanez, lehenengo fasean, Fagor Industrialek ostalaritzarako hozkailu-ekipoak eta ostalaritza eta sukaldaritza sektoreetarako produktuak egingo dauz.

Fagor Industrial 2001etik dago Polonian, eta lantegi barriak 75 personari emongo deutse lana, zuzenean. Lanpostu horreei, lantegi laguntzaileetan, garraioan eta zerbitzuetan, inguruan sor leitekezan postuak gehitu behar jakez.