Peter Pan

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2017-09-10 18:50

Peter Pan amaitu dot; ederra da, gero! Bai, Peter Pan, neska…

Zergaitik begiratu ete deust arpegikera horregaz? Beharbada pentsau dau beren-beregi umeentzat egokitutako album bat-edo leidu dodala, infantil hutsa nazala, berak ez dauala zertan halango libururik leidu, nagusientzako eleberriak irakurten dituala… Pentsauko eban, akaso, badakiala berak Peter Panen istorioa liburua leidu barik bere… Nondik, baina? Pelikuletatik? Marrazki bizidunetatik? Mozorroetatik?

Irudipena daukat Peter Pan lako eleberri eta istorioakaz zera pasetan jakula, irudi batzuk oso argi daukaguzala buruan: Peter Pan, berdez jantzita, hiruki antzeko kapela lumaduna  buruan, zauria masailean, ezpatea eskuetan. Eta badakigu, berbarako, ez ebala gizondu gura. Peter Panegaz batera imaginetan dogu iratxo txiki bat, Txilintxo, haren inguruan dirdiraka. Eta, zelan ez, dotore jantzitako Kako-oker kapitaina.

Baina, seguru bere, beste istorio askogaz pasetan jakun antzera hauxe jazoten da gero:  istorioaren irudi batzuk buruan euki arren, ez gara gai ipuina hasi eta amaitu kontetako. Ez gara kapaz Txilitxo beti muturtuta egoala gogoratuteko, Kako-oker zer dala eta tristatu zan esateko, umeen aita txakurraren etxetxuan sartu izanaren zergaitia asmetako... Egizue aprobea Hiru txarritxuen kontuagaz, Sagu pinpirinarenagaz, Errauskiñerenagaz… Nik agunartean egin dot aprobea, eta danon artean bai, izan gara kapaz apurka-apurka eta alkar osotuz eta alkar zuzenduz istorio bat osotzeko. Norberak, baina, irudi lauso eta zatitu batzuk baino ez daukaz akorduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa