Animaliak euskal sinbologian (XI): ardia, astoa eta txarria

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2014-02-18 12:21 Antxina, bedarrak bere berbetan ekian, eta ardiai esaten ei eutsen: aurrean goxoago, aurrean goxoago. Ardiek, ostera, erantzun: bertan goxo, bertan goxo. Izan bere, ardiak jan egin behar dau, erruz jan bere; eta halan azaltzen dabe, kasurako, beeka eginik ez du ardiak janen eta egin ezak bee eta jango duk mehe esakuneek. Artaldeko errebeldea ez da inoiz falta: artalde bakoitzean bildots beltza bada. Baina, orokorrean, ardiaren irudi ona nabarmenduten da: Ahuntza infernuko hautsa, ardia zeruko landa garbia, ahuntza animalia okerra eta ardia ona dela esateko erabiltzen da aurreko esakune hori. Beste esaera batzuk bere badagoz ardien ganean: Ardi larruak banaka, axuri larruak kargaka, Ororen ardia otsoak jan. Astoak bere erruz jaten dau: Asto asko lasto asko; baina sarri alperkeriaren irudia da (Asto zaharrak indarra urri; indarra urri eta putza sarri), batez bere zaharra danean. Itsusia eta zikina da astoa: Apaingari ederrak jarri arren, astoa beti asto, Astoa zaldiz jantzi arren ere, beti asto, Zomat asto hainbat uzker. Edozelan bere, irudi onik ez: zenbat bider esango geuntsen baten bateri: asto zaharra, astakirtena. Txarria be zikin galanta da... eta, geure baserrietan, beti izan da okelatarako animalia: Zerririk ez bada tegian, koiperik ez zartagian; Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna; Burua garbi eta txerria lapikoan; San Andres, txarria askan trabes; Ez deguna bagenu, txerri bat hil bagenu, urdaia jango genu; Katalin, Katalin, auzoan hildako txerriak etxean koipe gutxi din; Nora ezkurra, hara txerrien muturra; Apirila biribila, txerria urdandegian horzak hila. Akabu baten, txarri danai ailegetan jake euren San Martina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu