Maniak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-10-11 00:27   Barriketan

Maniak

Maniak, apetak, gurariak… petsona bakotxaren izakera kontuak ei dira, hezkuntza kontuak batzutan, ohiturak baino ez, beste batzutan. Mania onak egon leikez, baia normalean “horrek mania txarrak daukaz” esaten dogu…

Gogoan daukat “Mejor imposible” pelikulea: pertsonaia nagusia maniatiko hutsa zan, argia piztuteko hainbat bider emon behar eutsan interruptoreari, zapatilak ipinteko be erritu antzekoa eukan… Telebistan be baegoan telesail bat, inspektore maniatiko baten ganekoa: “Monk”. Ha garbiketeagaz zan maniatikoa.

Oraintxe irakurten nabilen Tximistak liburuko petsonaia nagusia be, genioa izateaz ganera (edo genioa dalako beharbada) maniatikoa da:

“Bestetik, dena beti eta beti zenbatzeko daukan mania; asko lotzen duen zeregina da, lege bat bezain hertsagarria. Etorbideetako galtzadarriak, eskaileretako mailak, eraikinetako solairuak zenbatzea; leku batetik bestera egiten dituen pausoak zenbatu, eta aldi bakoitzean emaitzak alderatzea; kaleetan ibiltariak zenbatzea, zeuran hodeiak, lorategietan zuhaitzak, zuhaitz horietan txoriak, eta zeruan ere berdin; txorien artean, usoak bereizi, zenbaketa bereizia jasotzen baitute” (41. or)

Bilurra emoten dabe holangoek, ezta? Ba pentsau, bai, zeuen manietan. Ez daukazuela? Seguru ez dirala ohitura bihurtu? Edo hain daukazuez barneratuta eze mania direnik be ez dakizuena?

Ni konturatuta nago, kasurako, basuak, platerak… par euki behar dodazala, bikoiti: 2 edo 4 edo 6 edo 8…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu