Irakaslearen abenturak (I)

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-09-24 13:24   Musikea Irakaslea adinean aurrera doa eta bere aurretik pasetan diran ikasleak, normalean, beti adin berekoak. Aldea gero eta handiagoa da, gero eta handiagoa… Halan da ze, bat nator Xabier Gantzarainek Iazkotuta artikuluan dinoanagaz: Herenegunagotzen ari naiz, eta ez da adin kontua bakarrik. Gazteagoen mundu berean bizi zarenik ezin sentitzea da, haien erreferentziak ez zaizkizula ezagunak egiten, zureak haiei arrotz egiten zaizkien neurri berean. Kalean gurutzatu eta konpartitzekorik ezer ez daukazula pentsatzea da, haiek etorkizunekoak direla eta zu iraganekoa, oraingo une hau batera bizi baduzue ere. Eta laster ahoa ireki ahala lehengo kontuak baino ez dituzula ibiliko, lehengo jendea, (…). Halan da bere, batzutan irakasleak ikasleak baino aurrerago gagozala emoten dau. Baita denporan bere bai. Horrexegaz lotuko neuke artikuluaren azken esaldia: Iazkotuta egoteak ez du esan nahi ez zarenik gerokoa. Bada, berretsi egiten dira holangoak, noz eta ikasturteko lehenbiziko egunean ikasleai helbide elektronikoa eskatu eta ez daukiela esaten deutsuenean, aste batetik bestera e-mailez bialdutako artikuluak inprimidu ezin dabezala esaten deutsuenean, entregau beharreko ariketak eta lan luzeak eskuz idatzita dakarrezanean… Honek non bizi izan dira? pentsetan dozu. Izan bere, ogi barreagaz baizen, tablet dalakoagaz etorri ei ziran ikasleok mundura...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu