Txarto ulertuak? Ez, komunikazino kontuak.

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-09-11 16:57   Euskerea berbagai

Gauza berezia pasau jat gaur goizean. Pertsonen arteko komunikazinoa zer dan, gero! Kontu bat da esan gura dana, beste bat esaten dana, eta beste kontu bat ulertuten dana zein ulertu gura dana…

Lantzean, gure mezuak eliptikoak dira, hutsuneak daukez, eta hutsune horreek mezuaren hartzaileak bete behar ditu.

Lankide baten zain nengoan gaur goizean, Baionan. Autoz batu behar ninduan kideak, alkarregaz beharrera joateko. Joan zan astean ipini genduan hitzordua, eta, badaezpada, mezua agindu deutsat: "ez ahaztu ni batuten etorri behar dozula". Ohiko telefonotik barik beste batetik agindu deust mezua:

“Miren, ene zenbaki berria hori da. Bateriarik gabe nago Baiona sartzean gelditua”.

Nik holan erantzun deutsat:

“Lasai”

Laster etorriko zalakoan idatzi deutsat hori, auto-pilaketaren baten egongo zalakoan edo. Bateriarik barik egoana telefonoa zala interpretau dot nik.

Berak ostera pentsauko eban: Lasai? Zelan egongo ete naz ba lasai? Ez ete deust esango zelan konponduko garen orain?

Kontua da ze batería barik egoana kotxea zala…

Eskerrak telefonoan, behintzat, baeukana bateríak nahiko indar, eta atzera deituta esplikau deustan kontua. Akabuan neuk joan behar izan dot bere bila.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu