Poesiak poesia dakar

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-07-16 14:40   Bidaide

Hiru eguneko poesia-egitarauagaz lar kantsau zaitekezala pentsau leike zeure kuadrilakoak. Arrazoi apur bat be badauka… Egia da, bat nekatu egiten da; baia ez hainbeste poesiaz, bat nekatu egiten da kafea lasai hartzeko tarterik ez eukiteaz, edo hondartzan botata liburua irakurri ezinaz, berbak eta poemak, danak, era batera asimilau ezinaz...

Eako poesia egunetatik bueltan, irakurteko gogoa ekarten dau batek batez bere. Eta, tarteka, idaztekoa bere bai. Ez daukat neure burua idazletzat, ez eta poetatzat bere… baina, tira, ez dot ukatuko: lantzean-lantzean zirriborroak egiten dodaz koadernoan.

Olerkitxu bat dakart blogera. Jolas bat baino ez da, pretensinorik bakoa. Zeozelan, Ean igarotako momentu eta konpainia atseginaren gorazarre izan gura leukie letrok; eta dedikauta dakart, ganera: bariku gabaz ordu txikitan giro onean iji eta aja ibili zan taldeari eskaintzen deutsat. Izan bere, neuk formea baino ez deutset emon taldean komentau ziranei, ideia bariku gabari lapurtu deutsat.

Ezinbestez

entzuten ditut

hormaz bestaldeko kolpeak, oihuak, aieneak, negarrak…

Eta,

ezinbestez,

isilik ni,

hormaz bestaldean zer gertatzen ari den ez dakiena;

baina, irudika dezakeena.

Elkar jotzen dabiltza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu