Moztu!

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-07-12 11:45   Barriketan

Moztu! ez da film baten grabazinoko aldarria, jente arruntaren diruagaz egiten dabizana baino. Botikatarako aurrekontuak: moztu, langabezian dagozanen laguntza: moztu, eskoletarako dirulaguntzak: moztu, bekak: moztu… BEZA ez dabe moztu, handitu baino… eragina bardina: geu, gero eta estutuago, gero eta estutuago… Hainbeste estutzen gaitue ze ito be itoko gaituen.

Erabagi ekonomiko horreen amorruz blogean idaztea atara jat, lagunari egin beharreko abestirako gaia horixe hartzea pentsau dot… baia horrek ez deust jaten emongo. Erabagiak hartuta dagoz, eta jente arruntak ez dauka zer esanik, funtzionario arruntek bere ez. Ondo etorria egiten deutset paga doblerik ez daukienen mundura (adi! aspaldi jasoten da hori etxe askotan, eta oraindino be autonomo/besterentzako langile/langabe/etorkin… asko eta askok baino baldintza askoz hobeak daukazuez!).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu