Sinadura bako liburuak?

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-05-30 13:54   Musikea

Teknologia barrien ingurura erraz-erraz parajetuten ez nazan horreetakoa naz, baia liburu elektronikoaren uholdeak atrapau egin nau neu bere azkenerako: joan zan urtebetetze-opari legez jaso neban.

Lantzean baino ez dot hartzen, izan be, oraindino be asko eta asko daukadaz papelean irakurteko… Autobuserako, trenerako, bidaian noanerako... erabilten dot momentuz. Ohitura faltea izango da aurki, baia papelak oraindino bere gehiago erakarten nau.

Egunokaz Harkaitz Zubiriren Etxekalte eleberria leiduten nabil. Gustura nabil, eta Literaturia ganean daukagula eta bertan egongo dala pentsau dot. Asteon akabau gura neukela irakurten, asteburuan beragaz berba batzuk trukatzeko-edo. Ganera, fetitxismo puntu bat daukat sinaduradun liburuakaz (ganera, gerora balio handiagoa daukiela esan eustan irakasle batek behin...), eta…

Baina, nire disgustua: zer eroan behar deutsat sinatzeko?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu