Berba probak. Adibideak.

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-05-03 17:49

Urteroko ekitaldia bihurtu da Berba-probak. Sopelostarrei segika ipini zan martxan Mungian bere, eta aurten zazpigarren edizinoa da. Zazpi, buru bete bazpi!

Baten batentzat kontuok barriak badira, hemen dauka informazino gehiago:

http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=9597&sec=20&fecha=2012-05-03

Txapelketea zelangoa izaten dan jakin gura dauenarentzat, adibide batzuk dakardaz. Taldeek honeen antzeko esakuneak eukiten ditue ikasteko: Ahaleginak hamalau dira. Tratu da tratu, esnerik ez badau: kafea hartu! Su eta ura, morroi onak eta nagusi txarrak. Zulo barriek ez dau zaharra tapetan. Tarrapata lan, kaka lan. Eta holako bertsoak botaten deutsez bertsolariek. Ia zuek asmetan dozuen bertso bakotxari ze esakune jagokon! Lanak eskatu ohi dau denporea franko, ezin da ezer egin arin eta ondo Hipotekak jarrita estu eta gogor, pagatzeko gai ez da izan hemen inor. Amak ordaindu deusku… Ama beti dau hor! Orain desbardinagaz Baina zorra da zor. Gizon bi baegozan tratuak egiten behi bat zela medio saldu eta erosten. Bata besteagana joan zan egun baten: behiak ez ebala ta esnerik emoten. Ura ona da baina belaunen azpitik; askotan tsunamiak datoz itsasotik. Suagaz be ez egin egundo jolasik, nahiz ta sarri beroa jaso beragandik. Partidu asko egiten doguz saskibaloian urtean baina helburua ezin da lortu inoiz lehenengo kolpean. Ia postu on batera heltzen garen egunen batean, saiatu egin beharko dogu nahi dana lortu artean. Ia ba parte hartzen animetan dan jentea, zazpitan zazpi

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu