Hitzetik hortzeran

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2012-03-01 02:28

Telebistan behar egiten dauenarentzat eguneroko kontua izango da, baia neuretzat esperientzia berezia izan da Hitzetik Hortzerakoakaz batera programa bat grabetea: gidoia, makillajea, fokoak, kamarak, hiru, bi, bat... Programearen beraren tripak ikusteko erea euki dot, ezagututen ez neban lanbide-esparru bateko giroa bizi…

Izan be, norberarentzat beste abenturatxu bat da telebistara bisita egitea. Batekoagaitik autoa etxean itxi eta inok eroaten zaitu Miramongo estudioetara, eta han zeure zain dagoz (inbitau legez datorren artistea zara: Mungitik datorren artista bat naiz ni! Txindata nik joten dut txin-da-txin, txin-da-txin…). Telebistan baino ikusten ez dozuzan horreek pasilloetan, estudioetan, maquillaje-gelan… (Eta zu harek lez! mamma mia! Hantxe dagoz-eta Alkainen pelukak ispilu gaineko apaletan… Agur Klaudio, bihar arte!). Argi-islen kontrako hautsak, pelukeria… Eta Jon Artanok esaten deutsu ederto zagozala. Zalamero!!! Danei esango deutsazu, baina! Artano, Artano… Ez zara-eta agertuten dozun pinpanpunketepunpinpan estilokoa, makillaje horren atzean kazetaria dago, gogoetea egiten dauen langilea, ideiak handik eta hemendik batzen dituana… Harrapau zaitut! Bloga goitik eta behera aztertu dozu-eta, “kabr…!!!!” Eta Felix? Felix be fin… ha kamara atzean, baia iñurriak legez. Danen izenik ez dot gogoan hartu (barkatu garaitikoek: errealizadorea, produktorea, kamarak…) Ene, eta han ni! Neureak esaten! Ezin danak aitatu, hainbeste gauza geunkazan komentetako modukoak aurkezleak eta biok! Baia, laburtu egin behar! Ez dogu ez mundua ez bertsolaritzea kanbiauko inondik inora (asmoa ez zan hori, ganera), baia kauen la punpinpanpunketapanpinpun!

Labur: ederto pasau nendun. Ez dakit ba gehiegi ez ete jatan niri gustau asuntua…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu