Zeure eskuak opari

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-03-24 15:25   Euskerea berbagai

Beti begiratu deutset zure eskueri…

Besteenei bere bai; kasu baterako, atentzinoa emoten deuste idazle batzuenak: fijau Elorriagarenetan, edo Canorenetan, atzamar luze-luzeak daukiez. Nireak motzoak dira: txikitxuak eta loditxuak. Zeure eskua horreen tartekoa da. Behin neureagaz lotu zalako dakit. Agur egin zeuztan baten, eskutik oratuta. Denpora tarte txiki baten euki genduzan eskuak batuta, eta esku-ahurren beroa joandakoan igarri neban, lagunarteko hartu-emon osasuntsua zala inoz berbaz esan bako haixe.

Bada, halantxe gogoratu gura neukez zure eskuak. Eta ikusi gura neukez maite dozuzanak laztantzen, laguneri bostekoa emoten, nasai idazten, teklatua joten… eta ez amorrratu zaituenaren lepoa estututen, edo ukabil bihurtuta barrukoari eusten. Ez neuke gura etxe horrek barruan harrapau zagizan, eta musikari- idazle- artista-eskuek istripu-zaborrak bilduten akabau dagien.

Arpegikerea arimearen isla dala dinoe, baina bai eskuek bere. Zeureak sendoak dira, ez dagiazala inok lotu. Eta indarbarritzen bazaitue, hartu neureak atzera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu