Aratosteak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-02-27 23:18

Badatoz aratosteak! Muserangeak jazteko sasoia! Beste inoren izarapean mozorrotzeko egunak! Koloretako brusen aroa! Imajinazinoak jantzan egiten dauenekoa! Kamaretako arkak zabaldu eta aspaldi gordeta egozanak ataratekoa!

Tolosan emon dogu asteburua, eta han, kasurako, dan-dana dago prest: koloretako zapiak balkoietatik dingilizka, era guztietako mozorroak dendetako eskaparateetan, herriko txokoak atonduta, musika-tresnak afinauta… izan bere, karnabalak jai-giroan igarotekoak dira.

Gurera bere, gehiago edo gitxiago, badator mozorroen aroa. Kasua da ze, iruditzen jatala inoz ez dogula bizi izan bene-benetan karnabalaren zuztarra, nire sasoikook behintzat. Tolosan Karmentxuk esan euskun hori, ez dakit ba gurean bardin jazoten dan: “edozegaz jazten dira hemen, kontua itxuraldatzea da”. Izan bere, gurean, beste inoren itxurea hartu barik norberaren itxurea beste era baten emotea ei da mozorrotzen garaneko xedea. Esaterako: neska galantak gona laburrak jazten dabez, bardin piratarenak, zein aingeruarenak, zein deabruarenak izan euren jantziak; kontua gonea eroatea da, eta, ahal dala, gorputz-lege polita egiten deutsien kamisetea; arpegia ondo makillauta, eta zerazko margoakaz arpegi dana pintetarik ez espero, inogaz ligau ezkero bere...

Antzeko zeozer jazoten izan jat beti neuri bere. Karnabaletako jantziakaz gauza kurioso bi euki dodaz beti buruan bueltaka:

Txikitan ez nintzan egundo printzesa jantzi, ez ei zan niretzako moduko jantzia ha... ez dakit zegaitik...

Eta, gerora, hain euskal folklore-zalea izanda... ez naz inoz bere atrebidu sebillanaz jazten. Eta oraindino bere egiteko daukot. Baina inozkoan egingo dot, takoiak, peinetea eta buztandun jantzi eta guzti urtengo dot aratosteetan, eta zuzua kenduko dot. Apur bat jitanatxua be banaz-eta, barru-barruan, ze demonino! Ez ala? Sagu, sorgin, pailazo, estralurtar, mailuki, margolari… jantzi izan naz aurreko batzuetan, eta, sebillanea, zegaitik ez? Ez deustela emoten dinozue? Eta zer daukot ba sagutik? Edo pailazotik (tira…), mailukitik, behintzat, ez daukat ezer bere…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu