Historia-irakasle on bateri gomendioa

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-01-21 01:10

Irakasle ona izan dauenak ez ei daki zelango subertea euki dauen… Nik suberte apur bat behintzat euki dot, batez bere mailetan gora egin ahala. Zenbat eta gorago orduan eta irakasle hobeak izan dodazala esango neuke. Beharbada azkenak izan diralako akordetan naz eurakaz gehiago, baina egia da bai, masterrean irakasle on batzuk subertau jataz; bai eta karreran bere baten batzuk. Euren egitekoa hainbeste maite eben ze hori zan transmitiduten ebena. Baina, lehenago bere euki dodaz irakasle onak.

Irakasleez gabizanean, beti etorten jat akordura DBHn Historia eta artea irakasten euskun irakaslea. Ha irakasle ona zan, bai. Lortu bere lortu egiten eban 30 personako eskoletan (edaderik gatxenean) danak adi-adi egotea, interesauta… Zelan lortuten eban? Zati baten beharrean eukiten gintuan, halabeharrez, berak esandako apunteak ziran-eta ikasi beharrekoak. Horrez ganera, handik eta hemendik, testu sano interesgarriak ekarten euskuzan, euskeraz, gaztelaniaz, inglesez… argazkiak, taulak eta mapak bere askotan. Baina hori bai, ez liburu bakar batekoak, interesgarrienak subertetan jakozanak fotokopiau eta ekarri egiten euskuzan. Arte-eraikinen baten aurrean nagoanean, kasurako, beti ekarten dot gogora irakasle ha. Oinarri-oinarrizko arte-irakaspenak berak emon euskuzan eta, ez doguz, ganera, hain erraz ahaztuko.

Zeozelan, zorretan nago irakasle haregaz. Blog hau irakurriko dauan bere ez dakit, baina hemendik ikasleei eroateko testu eder bat proposatu gura deutsat. Erabiliko dau aurki, baina aprobea egin behar dot, zor hori kitatu guran edo… Azken egunok Stefan Sweig-en Momentos estelares de la humanidad irakurten emon dodaz, besteak beste. Eta irakasle on haren akordua etorri jat atzera bere. Bada, liburuak historian garrantzitsuak izan diran 14 une dakarz, modu ederrean kontauta. Baina ez da historia-liburua, liiteratura-lana da, eta pasarte bakotxean, irakurleak testuak hasi eta akabau dagian tentsino handia dago.

Gomendioa, irakasle hari bakarrik ez, zeuri bere egiten deutsut irakurle. Gogoan hartu bada liburua, bai eta irakasle onak izan dozuzan danak bere.

Liburua beste irakasle batek gomendatu eustan, ez eskolak emon izan deustazan irakasle batek, ez bada literatura irakurten irakatsi deustan lagunetako batek. Eskerrik asko hareri bere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu