Hemen ezin da erre

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2011-01-06 13:08   Musikea

Ez dago beste berbagairik, hurrean. Han-hor-hemen, danak dabiz bardinaren ganean: erre ezin bada zertan saldu tabakoa, gure gizarte hau debekuetan eregita dagoala, tabernak jabe pribatua daukien ezkero jabeak erabagi beharko leukela bere lokalean zer egin… Zigarroari ezin atxikita kafea mikaztu jake askori.

Esango neuke, berbak berba eta kexak kexa, jendeak nahiko errespetau dauela urte barriagaz etorritako legea. Tabernak garbiago dagoz kez, hautsez eta zigarrokinez (kaleak eukiko doguz orain zikinago, seguruenik), tabernetako pintxoak gusturago jan geinkez, keztuta ez dagozala-eta. Erretzaileek klubak edo sortu beharko dabez, bertan erre ahal izateko baina bertan, ezingo da alkoholik saldu, aurki (behar dan zergea pagau ezean…), dana bere dana ezin da eta.

Eta zer egingo deutsegu ba erreten ez dogunok? Nik neuk, kexaz diranei ez deutset erantzun. Behingoagaitik legea neure alde dago, eta tabernatik urtekeran, harro, burua gora, pentsau izan dot egunokaz: hau bai hau arnasaldia, eskertuten da tabako hats barik heldutea etxera, begiak gorritu barik… Lehenago etorri behar eban legeak. Espero dot orain artean iruntsitako ke danak biziena ez ebala nire barruan erneko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu