Ezin loak hartu...

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-11-23 15:33

Hainbeste parranda egin ostean, barra horretan hainbeste tragu eskatuta, mahaiak eta aulkiak alde batera ipini eta han egindako hainbeste bailongo eta ostean... zelan orain kejarik ipini?

Kontua da ze taberna baten ganean bizi nazela orain. Orain artean bariku eta zapatu gabaz asko eta asko zapaldu dodan tabernaren ganean hain zuzen bere.

Lehengo zapatuan ez neban parrandarako planik euki, domekan behar egitea toketan jatala-eta (horretaz beste baten egin beharko dogu berba, eze tristea da gero, soldatea osotuteko lanaldiaz kanpoko behartxuak hartu beharra!).

Edozein astegun balitz legez, afari legetxua egin, kuartuko mesillaren ganean daukadan liburuko pasarte pare bat leidu eta... “sobrera”. Nork lo hartu baina! Ha zan jente-hotsa, berbotsa eta bateria-hotsa! Bun, bun, bun... Tabernan bertan egongo banintz moduan igarten neban zein zan altabozetatik urteten zan kantea.

Tapoiak ipini eta bapez! Beste logela baten aprobea egin eta... txarrago! Telebistaren aurrean parau eta... hoba beheko musikea!

Ez nekian zer egin, pijama jantzita burkoagaz bajau eta golpeka hasi, burkoa ohi ganean itxi eta beste barik kola-kao bat eske bajatutea (ez neukan ordaintzeko asmorik, horixe baino ez zan falta!), auzokoeri dei egitea danak jantzan bajetako...

Ai, neskato! Zenbat parranda egin dozuz hor goiko auzokoetan pentsau bere egin barik? Orain isildutea eta eustea besterik ez dozu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu