Literatura Unibertsala bildumea zabaldu guran

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-11-19 19:00   Musikea

Ohikoak bihurtu dira liburu baten idazleagaz egiten diran saioak, bai ikastetxeetan, kultura-etxeetan… asko eta asko dira irakurle klubak… Baia itzulpenik irakurten ete da? Itzultzailearen egunean (joan zan irailaren 30ean) egindako mahai-inguru baten itzulpenek irakurleak falta ebazala komentau zan. Dana dala, ez dot uste itzulpenaren beraren arazoa danik, ez bada literaturearena, orokorrean.

Kontua da ze, EIZIE elkartea, aspaldion, Literatura Unibertsala bildumeari indarra emon guran, hainbat ekitaldi preparetan dagoala, beste hizkuntza batzutatik ekarritako altxor horreek ezagutu daiezan bai eskoletako ikasleek eta bai garaitiko irakurketa zaleek be.

Ikastetxeetan saio bi egin dira, Lehenengoa Gasteizen, Beñat Etxepare antzokian, ikuskizun moduan, 120 gazteren aurrean. Bigarrena, Artaza-Romo ikastetxeko areto baten. Haxe  ikasleakaz bideratutako alkarrizketa xumea eta atsegina zan zan. Ikuskizunari jagokon aldea bi aktorek egiten dabe; hain zuzen bere, irakurketa dramatizatua egiten dabe. Garaitikoak itzultzaileak (Itziar Otegi) egiten dau, Jules Renard-en Poil de Carot, Axenario, liburua ardatz hartuta. Abenduaren 14an egingo da hirugarrena, Zarauzko Koldo Mitxelena institutuan.

Liburutegien bueltan be antolatu dira ekitaldiak. Joan zan martitzenean egin zan lehenengoa, Hernanin, literatura irakurle talde baten programearen barruan. Barriro bere itzultzailea izan zan protagonistetako bat, baina ez bakarra. Koro Navarrok Carverren Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean liburuaren ganeko azalpenak eta galdera-erantzunak ez eze, saioak alderdi artistikoa bere euki eban. Alderdi artistiko hori Mireia Otzerinjauregik eta Sorkunde Idigorasek jorratu eben, gaiagaz bat egiten eben ingeleseko doinu ederrak eskainita. Hurrrengo ekitaldia Larrabetzuko Anguleri kultur etxean egiteko asmoa dago. Laster izango dozue haren barri. Zoaze, eta gozau!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu