Ahotsetan

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-10-22 00:52   Bertsolaritzea Ume baten negarragaz hasi zan ikuskizuna: Pello Joxeperen umearena ei zan, eta artean, aita tabernan. Berbarik egiten jakin ezean, umeak negarra erabilten dau eta (hau ez eban Canok aitatu, baina artikulua hasteko erea be behar neban eta…). Horra hor ahotsaren garrantzia, ala? Ahotsetan izena eukan, lehengoan, Arriaga antzokian “Cuartito” deitzen deutsien emonaldietan tokau zana. Ahotsak: Harkaitz Cano eta Xabier San Sebastian. Ahotsez jardun eben: zinema mutuari akaberea emon jakonean ahotsa zala eta sortutako anabasea, aktoresearen ahotsa egokia ez zala eta bikoiztu egin ebenean; mutututa geratu zala eta bat-batean sortutako bertsoak idatzi ostean kantetan zituan betsolari-itsumutilarena; fotomatoietan legetxe, Ameriketan ahots grabazinoak egin eta nork bere diskoa eroaten ebanekoa; lehen euskal grabazinoa; pertsonaia bihurtu dogun idazlearen ahotsa entzunda mitoak jausten diranekoa; gormutuen hizkuntzearen ganekoa; makinek sortutako ahotsen ingurukoa… Begiak itxita bere euren ahotsakaz gozatzeko modukoa izan zan Harkaitz Canok eta Xabier San Sebastianek emondako ikuskizuna. Erea badaukozue, zoaze ikusten (parkatu, entzuten). Merezidu dau eskolara piper eginda sasirik sasi barik antzokira eskapadea egiteak. Eta bai, bai eskolara, euskara eskoletara bai… EGA zan lehen nahikoa baina orain… Baia horretaz beste egun baten egingo dogu, ahots barik geratu naz eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu