Etorri da

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-10-19 16:23

Martxan ipini dogu berogailua, eta udako erropak gorde. Txaketea jantzi dogu, eskularruak eta txanoa ez, baina ez hotzik ez dagoalako, beharbada arinegi begitantzen jakulako baizik.

Akabuan bai, etorri da. Etorri da gabaz zopea bero-bero hartuteko gogoa, izara hotzetara sartu orduko hotzikarea, neguko pijamea, goizetako leia bentanetan, lei baltza, kalefakzinora hurreratuta eskueri bero emotea, abriguko botoiak zarratu-zarratu eginda etxetik urtetea. Etorri da negu aroa.

Lagun bategaz ipini dot zitea, eta Alde Zaharreko Plaza Barriko terrazan barik, kafetegi baten sartu gara, eta tea izotzakaz eskatu beharrean, kolakao beroa eskatu dogu, neguaren etorrerea ospatuteko.

Umea jaio zan egunetik lagunagaz egon barik, berbaz berba, seintxua altzoan hartuta, kulunkan, lolo geratu da. Eta zer da ba ederragoa, aingerutxua norberaren besoetan, gozo, bero, lo geratutea baino, neguaren hotzetik babestuta.

.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu