Funtzionarioa

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-09-06 13:14

 

Su-etenenean gagozan honetan, hogei urte inguruko gazte kuadrila bateko kideak funtzionarioa dala azaldu deutse lagunai, kuartelean behar egiten dauala. Horren gaztea eta funtzionarioa, kuartelean… militarra da (Esateko beste modu bat?) Baina dirua behar daualako egiten ei dau, hori bere azaldu deutse besteeri (justifikau guran). Ganerakoan, bere behar moduaz ez dau askoz gehiago esan (zer ete dauka honek ostenduteko…). Markea da gero! Eze, ikastolako seme-alabak ei ginan armen bezero, txiki-txikitatik… ala? Artean, gure ikastolatik pasetan ziran arma bakarrak Soietxeko kuarteletik (intimidetako?) martxea eginez igaroten ziran militarrek eskuetan eroiazen fusilak ziran. Txikerrenek hareek nor ziran eta zertan ebizan itaunduten eutsen andereño-maisuai, eta zer esplikazino emon? Ez euken ez meritu makala, erantzuna bat edo bestea izanda bere. Zelan azaldu umeeri ha! Zelan azaldu euren gurasoak sukaldariak, medikuak, abokatuak, dendariak, iturginak, karnizeruak… ziran artean beste batzuk fusila eskuetan eroaten ebela soldata baten trukean. Eta dinot nik: zer azalduko ete deutso funtzionario horrek bere seme-alabari aitatxuren lanaz galdetuten deutsonean? Ulertuko ete dau umeak funtzionarioa dana, holan, gehiagoko azalpenik emon barik?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu