Galegoz

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-08-05 22:32   Begi betegarri Heldu ziran akabuan oporrak, eta hamarratzarren eta albariñoaren lurretarantz egin dot osteratxua. Enaz hain eguzkizalea bere, eta geurealango eguraldia gustosoa begitantzen jat udarako. Halan da ze, hemen nago, Galiziako iparraldean. Eguneroko beharraz ganera hartuten doguzan beste behar horreek egiteko hartuko dot astia hemen, lan egin bai, baina beste erritmo baten, galegoen erritmoan... eze honek hainbesteko eguzkirik euki ez arren kubatarrak emoten dabe... "ahorita mismo" esatea baino ez jakie falta! Deformazino profesionala izango ete da? Kontua da ze lehengoan iturginagaz egotea suertau jatala, eta nik hari espainolez (galegoz jakin ez eta..) eta berak galegoz erantzun. Nik ulertutakoari (espainolez) erantzun eta atzera berak galegoz. Ez dakit gurata egiten eban edo benetan bere ez zan konturatuten zein hizkuntzatan ebilen. Momentuan ez neutsan ezebe galdetu edo esan, eta orain dudea geratuko jat, eze konpondu beharrekoa konpondu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu