Doniene

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-06-24 14:12   Euskerea berbagai

Zenbat su biztuko ete ziran bart gure baztarretan! Sua da San Juanegaz lotutako errituetako sinboloetako bat. Garrantzitsuena behar bada, eguzkia irudikatuten dauana (suak, eguzkiak legetxe, argia eta beroa emoten deusku). Ez dogu ahaztu hori, herri askotako plaza eta lantzarretan San Juan suak egin ziran eta hareen inguruan dantzan eta kantuan egin zan bart. Geu bere ibili ginan. Gurean, landarak bere ez ziran falta izan, sanjuanadearen ostean San Juan erramutxuak banatu ziran.

Gaur egun ez dauka jaiak lehen lurragaz eukan loturea, guk jaiaren eta errituen errepresentazino bat baino ez dogu egiten. Baina elementu garrantzitsu baten faltea igarten dot: urarena hain zuzen bere.

Suagaz eta landareakaz batera, ura da San Juanegaz lotutako sinbolo garrantzitsua. San Juan gabean, hamabietan, harriak ogi eta ura ardo bihurtuten dira. Goizaldeko urak ahalmen berezia dauko, azaleko gatxak osatu eta norbera azaletako gatxetatik babesteko. Lehen ohiturea zan soloetan oinutsik edo biluzik ibiltea, edo iturri zein itsasoan bainua hartutea. Atzo zenbat su biztuko ete ziran gure baztarretan! Baina ze bainu gitxi gure erreka, iturri eta itsasbazterretan!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu