Liburuen zorroak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2010-06-10 14:43

Lehengo egunean Literaturian izandako mahainguruetako baten, Angel Errok esan eban bera irakurle amorratua izateaz ganera liburu paseatzailea bere badala. Liburuak, irakurteaz ganera, paseau egiten dituala. Harro paseau bere euskarazko liburu on bat danean, ganera.  

Neu bere banaz apur bat liburu paseatzailea... eta liburu paseatzaileen espioia bere bai. Metroan, autobusean... ondoan inor suertetan bajata zeozer irakurten, zer dan ikusten ahaleginduten naz, eta neure gustukoa danean enpatia modukoa sortuten da persona horregaz (ezagututen ez badot bere). Eta euskeraz irakurten suertetan danean paseatzailea, seguruenik, inoz irribarre bere egingo neutsan, nok daki.

Horregaitik, gorroto dodaz orain hain modan parau diran liburu-zorroak, liburuak bildutekoak... beti erabili izan da gurean forro gardena eta orain, zertan erabili bestelakorik? Liburu paseatzaileen eta liburu paseatzaileen espioien harrotasunari kalte egiten deutsie horreek liburu-zorroek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu