Olentzeroren bertsoa

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-12-26 00:10 Sarritan esan izan dot Olentzero nire laguna dala. Hain zuzen be, aurton, igez bezalaxe, Zamudiora etorri zanean bertsoa kantau eban herriko umeen aurrean eskutitzak jaso baiono arinago. Danok ez ei eutsen ondo entzun eta honexegaitik hementze kopiatzeko baimena eskatu dautsat. Hona bertsoa: Mendi puntatik Zamudioraino izan dogu bide latza Gabon honetan ekarten doguz poza eta esperantza. Gure aldetik pasau ta ekarri besarkada ta eskutitza Zeuen moxuek alaitzen deure Olentzeroren bihotza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu