Ez koldarrak ez alperrak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-12-18 19:03   Jan edanak Ez da erraza Jaurlaritza barriak aurrean daukan erronkea. Legebiltzarrean ez dauka gehiengorik, krisialdi ekonomikoa larri baino larriagoa da eta Madrilen aginduten dauen Alderdi Popularrak daukan muga bakarra Merkelek ezartzen deutsana da. Ganera, austeritatea da lege. Inoiz baino sailburu gitxiago dago. Inoiz baino kargu gitxiago egongo ei dira, lana saldoka, diru gitxi dago eta jentearen begi zorrotza ganean izango dabe. Ez dira honeek momenturik onenak politikagintzan ibilteko, are gitxiago gobernu ardurak izateko. Iñigo Urkulluk eta bere lantaldeak lan eskerga daukie aurrean. Jente askok dino kalean aurrekoak laga dauen mailea gainditzeko esfortzu handirik ez dala egin behar, baina gogoan izan daigun garai honetan asko eskatuten jakela politikoei. Sarritan euren ahalmenetik kanpo dagoana be eskatuten jake. Denporeak esango dau noraino eroaten gaituan Jaurlaritza barriak baina argi dago hau sasoia ez dala koldarrentzako ezta alperrentzako be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu