Argi baino argiago...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-10-19 19:20 Gustau izan jatan independentziaren inguruan Iñigo Urkulluk esandakoa, hain zuzen, independienteak izateko dependentzi (menpekotasun) gitxiago izan beharko dogula. Catalunyaren merkaturik nagusiena Espainia da, nahiz eta Espainiatik kanpo gehiago saldu Espainian bertan baino. Gure merkaturik nagusiena Espainia da eta gehiago salduten dautsagu Espainiari munduko gainontzeko merkatuei baino. Honexegaitik da egokia merkatu barriak mundu zabalean topatea. Alde batetik Espainia hondora doalako (erreskatea hauteskundeen ostean izango da, seguru) eta bestaldetik abertzaleoi Espainiagaz menpekotasunik ez izatea komenidu jakulako. Nik badaukat oso garbi zein izango dan nire botua. Are gehiago, postaz emon dot nire botua daborduko, betikoari, jakina, baina badagoz ondino euren botua argi ez daukienak. Nire ustetan honeek burua erabilteko momentua da. Catalunya eta Eskozia badoaz aurrerantza kontsultearen bidean, batez be euren gizarteetan giroa prestau egin dalako. Gurean giroa prestatuteko momentua heldu dala uste dot, baina giroaz ganera argudio objetiboak indartzeko unea da oraingo hau. Ez dot erabiliko futbolaren argudio txotxoloa, hau da, Barçak eta Athleticek euren ligaxkak jokatu beharko dabezala. Eskatu dagiela Frantziako edota Ingalaterrako ligatan sartutea eta ikusiko dogu ze gustura onartuten dabezan. Argudio ekonomikoa indartzeko sasoia da. Espainagaz daukagun lotura ekonomikoa askatuteko sasoia da. Gure interesen alde doalako eta menpekotasun gitxiagoren ondorioz independentziatik gertuago egongo garelako. Berba potoloetan geratu barik, lan ilun piloa dago egiteko. Eta hori esanda, argi dago noren alde nagoan eta zer komenidu jakun, ezta?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu