Bi gehiago berak baino...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-10-08 19:21   Bidaide Egun honeetan pozik nago. Pozaren pozez alde personalean. Nire bigarren litzentziaturea amaitu dot. Urte luzeetan ibili izan naz Ekonomia ikasten eta, zorionez, azken azterketea gainditu dot. Papel ederra, beste bat, eskegi ahal izango dot etxeko horman. 'Lehendakariak baino karrera bi gehiago daukazuz esan eustan nire lagun batek. Egia esanda, bihurrikeriak pentsetako eta botateko nire lagunak daukan gaitasunak ez dauka mugarik. Eta euskeraz berba egiteko eta eztabaidatzeko gaitasuna ez da gogoan izan beharrekoa Lehendakariagaz konparauta? Urte honeetan izan dogu Patxi Lopezen gaitasunaren barri. Ikusi izan dogu zelango aurrerapenak izan dituan euskerea ikasteko orduan, Arkimedesen printzipioak ikasten eta zabaltzen, herria ondo kudeatzen, komunikabide publikoen neutraltasuna mantentzen, zor publikoa gitxitzen,... Zorionez, amesgaizto honi denpora gitxi falta jako...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu