Burubakokeriak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-08-31 02:19 Burutik eginda dagoz honeek germanook. 40 miloe euro pagatea dirutza ikaragarria da. Honeri zergak gehitu behar jakoz. Ez dau inok argitu zein dan operazino honeri jagokon zerga moeta. BEZ? Ehuneko 20a. PFEZ? Ehuneko 40a. Atzo esaten neutsan nire lagun bateri Javi Martinezen fitxaketeagaz pozik dagoan bizkaitar bakarra Aldundiko Ogasun diputadua dala. Hori bai diru sarrera ederra krisialdi denporan!! Eta orain zer? Athletic taldea ahulduta dago. Martinez joan da. Llorentek emon beharrekoa emon dau. Amorebietagaz zer pasauko dan inok ez daki eta taldea jota. Ez eban alperrik esaten Marcelo Bielsak garagarriletik honantzako denporea galduta dagoala. Taldea goitik behera berregin beharko dau. Horrenbeste miloe erabili leitekez jokalariak erosten hasteko. Baina nor/nortzuk? Eta noz? Fitxaketak egiteko epea agortzear dago... Bien bitartean, kanpainan sartu gara bete betean. Euskal gitxiengo politikoa, hau da, unionismoa, Jaurlaritzatik atarako dala emoten dau. Propagandea eta berba potoloak hasi dira, baina gauza bat dago argi baino argiago: normaltasunera goaz, hau da, Legebiltzarrean indar politiko guztiak egongo dira eta bakotxak bere benetako neurria hartungo dau. Eta begibistan dago azken hauteskundeetako emoitzak ikusita Patxi Lopezen neurria ez dala, hain zuzen, oso handia izango. Burubakokeri politikoa izan zan Jaurlaritzan sartzea, sozialistek ez dabelako neurria emon izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu