Zamudio Sahararen alde

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-07-18 19:07   Musikea Udal Batzara heldu eta berehala, nire lehen beharretako bat Saharako herriaren aldeko kanpainea martxan imintea izan da. Urtero egiten dira holango kanpainak urteak pasetan diralako eta euren arazoak ez diralako konponduten. Marokoren errepresinoak eta Sartaldeko estadu haundien itsukeriak ez deutsie lagunduten, kontrakoa baizik. Baina euren sakoneko arazoan sakondu barik, orain behar dabena oinarrizkoagoa da. Urtero legez, arroza, dilistak, pasta eta konpresak eskatuten dabez. Horrezaz ganera, aurton helduentzako pixoihalak eskatu dabez, edadekook, elbarrituok eta arazo mentalak daukienak horreen beharrean dagozalako. Zamudioko Eroskin, Dia supermerkatuan eta udaletxean jasoten dira eskaintzak. Seguru nago aurton be Zamudioko herriak behar dan modura erantzungo dauela. Irailaren akabuan amaituten da epea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu