Ezker Batuaren azken dantza?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-07-12 11:58   Barriketan Ahoa zabalik geratu naz Arabako Aldundia osotuteko eroan dirazan negoziazinoen edukinak ezagutzen. Ez naz inozoa eta ez dot pentsetan negoziazino politikoetan (edo bizitzaren bestelako arloetan) arazo personalen konponbideak paper garrantzitsua jokatzen ez dauenik. Esate baterako, egunen batean ETA militar erakundea betiko Historiara pasauko danean seguru egon gaitezan bere militanteei urtenbide personalak topau beharko jakozala.  Edo gogoan izan daigun Bilbon hainbat botu lortu ebazan eta pertsonaia karismatiko baten inguruan sortutako alderdi politiko bat zelango baldintzatan desagertu zan. Edozelan be, negoziazinoen nondik-norakoak ezagututa, zur eta lur geratu naz, nire ustetan, muga guztiak ganditu izan dabezalako. Eta nire inguruko lagun batzuk are harrituago dagoz. Ondino jende askok pentsetan dau ezkerrak morala eta idei ederrak ordezkatzen dituala, ustez, gizakia askatzeko sortu dalako. Beraz, desbardina izan beharko litzake, askatzailea eta garbia. Aingeruek osotutako alderdia, antza. Ezker Batua, eta bere barruan dagozan alderdi eta taldeak gizartea aldatzeko sortu ei zan, alternatiboa, desbardina,… horrexegaitik egiten jaku horren sinisgatx buruzagi batzuen jokabidea. Diputazinoaren truke, lanpostuak hogetamapiku lagunentzako, abal bako prestamoak, eta hori guzti hori lortu ezkero, jeltzaleek eskatutako guztiari baietz emongo ei eutsien. Julio Anguitak aldarrikatzen eban “programa, programa, programa” ezerezean geratuten zan. Krisialdian egoan Ezker Batua jazoeren aurretik. Krisialdian egoan zati bitan apurtuta. Araban gertautako guztiaren ondorioz, madrazotarrak pikutara joan dirala pentsau leiteke (gaur bertan Javier Madrazok alderdia laga dau), baina zeren jaube izango dira aranatarrak? Eta inok erantzun ez dauen galderea: Eusko Alderdi Jeltzaleagaz baino ez dira negoziazinotan (negoziotan, hobeto esanda) egon madrazotarrak?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu