Argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-06-30 19:28 Ez jat larregi gustetan argazkietan ataratea. Ez dot nire burua bape ondo ikusten kamara aurrean, baina badakigu gaur egungo gizartean, gustau ala ez, agertu egin behar dala. Argazki piloa atarata daukadaz lagun edo familiartean. Familikoek eta lagunek nire argazki gehiago izango dabez nik neuk baino. Ezer gutxi gordeten dot niretzako. Zenbait zibilizazino atzeratuk pentsau ei dabe argazkiek arimea ostutean dabela. Halan sentidu naz ni neure burua Deiako edizino digitalean agertzean. Orain urte parea Xabiertxori eta biori atara euskuezan argazki batzuk kamiseta baltzak jantzita. Akordetan naz orduko Kobetasonik festibalean “1 tailako” kamiseta baltza erosi neutsala. Gaur, urte bi pasau eta gero, hor gagoz biok, kamiseta baltza banagaz. Rocka gustetan jatala itsuak be ikusten dau. Xabierreri zer gustauko jako hemendik hamabost urtera? Rocka? Folka? Espainiar kopla? Zarzuela? Auskalo... Bien bitartean, hortxe gagoz biok errokeroaren plantak egiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu