Eta erregea?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-06-22 17:22   Musikea Jende piloa dabil 15-M mobimentuaren inguruan berbetan. Internetik euren proposamenak zabalduten dabilz benetako demokrazia sortu ahal izateko. Ez naz hasiko orain euren proposamenen inguruan nire eretxia emoten, baina egia da oso deigarria iruditu jatala Erregearen ganean ez dabela ezer esaten. Espainian demokraziagaz zerikusirik ez daukan ezer badago, Erregea eta Monarkia dira. Frankok ezarri eban Erregea, inork ez dau ezelango botazinotan aukeratuten, ez orain ez lehen, koroa belaunaldiz belaunaldi pasetan da eta inork ez daki zenbat diru eta zertan gastetan daben. Zergaitik ez dabe “suminduek” honen ganean ezer esaten? Zergaitik ez dira joaten Zarzuelara “zu ez zara gure ordezkaria” esateko?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu