Eskerrik asko, Zamudio!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-05-23 17:23 Denporea egongo da Udal eta Foru hauteskundeen inguruko irakurketea politikoak egiteko. Bilduk izan dauen babes zabala eta PPSOEkoek hartu daben zaplaztekoa balorau beharko dira, Aralar eta EB desagertzeko zorian ei dagoz EAEn... Koiunturala? Estrukturala? Denporeak esango dau. Atzoko eguna leher eginda baina pozik amaitu neban, zorion eta musu artean: hurrengo lau urteotan zinegotzi izango naz Zamudion eta. Are gehiago, orain lau urte PPk urten baeban Udalbatzatik, orain PSOEk urten dau. Hunkitu nintzan familiko izekoak ikusi nebazanean “Iñakitxu”-ri botua emoteko ahalegin berezia egiten. Badakit euren adinagaitik eta bizitzaren gorabeherakaitik ez dala eurentzako erraza izaten etxetik urten eta eskolaraino joatea. Poztu nintzan beste familiko batzuk, auzokideak, lagun eta ezagunak etorri ziranean hauteskundeen ganean euren eretxia emoten. Gaur be baten bategaz egon izan naz herriko zinegotzia izateak zelango gorabeherak dakartzan komentetan. Pentsau ala ez pentsau, orain ez dauka atzerabueltarik. Eginda dago eta kitto. Atzokoa eta gaurkoa egun goxoak izan dira: nik uste baino jente gehiagok Zamudioko emoitzak errepasau ditu ni sartuko nintzan ala ez ikusteko. Egiaztau eta gero telefonoa, maila, SMSa eta Facebooka erabili dabe zorionak emoteko. Halan, lana hasteko sasoia atoan etorriko da. Buruhausteak, bolada txarrak eta bestelakoak be etorriko dira. Bien bitartean jasotako babesarengaitik eta lagunen zorionakaitik eskerrak emoteko unea da. Bihotzez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu