Nire burua karteletan

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-05-09 14:14   Euskerea berbagai Normalizazinorako urratsa izan da Auzitegi Konstituzinonalak emon dauena. Bildu koalizinoa hauteskundeetan egongo da era legalean. Orain danon lana da gure eskaintzak uritarrei egitea. Bilduri be toketan jako orain esatea zer eskaintzen dauen eta ez zer egiten deutsen. Nik badakit nortzuk dagozan koalizino horretan, baina ez dakit oraindino zer proposatzen daben. Eta azkenik, gogoratu daigun uritarron esku dagoala bakotxa bere lekuan iminitea. Danok iminiko dabe edo iminiko gaitue, ni neu be hautagai jeltzalea naz eta. Nire bizitzan lehenengo bider nire izena papeleta batean ikusiko dot. Eta nire arpegia be lehenengo bider hauteskunde kartelean ikusten dot (ze itxusia nazen/nagoen, Jaungoikoa!) Eta botua beste batzuentzako eskatu barik nire buruarentzako be eskatu behar dot. Zamudioko uritarren esku egongo da ni udaletxera bialdutea ala ez. Euren esku eta botuetan baino ez, aurtongo hauteskundeetan epaileek ez dabelako Zamudioko ordezkaritzea desitxuratuko eta. Udal hauteskundeak ezbardinak dirala esaten da eta egia borobila da hori. Politika handia albo batean lagaten da eta gauza txikien ganean egiten da berba udaletan. Gauza txikiak, egunero egunero aurrean daukaguzanak: aparkalekuak, eskolak, trafikoa, sanemendua, gizarte ekintza... eta batez be, uritarron eskakizunak. Daborduko zinegotzi aukeratuko nabenik be jakin barik uritarren bat edo beste etorri jat bere eskakizuna egiten. Konfidantzea isladatzen dau horrek, udalak egiten dauenaren ganeko konfidantzea. Ez naz harroputza izango eta ez dot pentsauko neu nazala konfidantzea sortarazoten dauena. Lehengo egunean nire lagun batek esaten eustan bere ustez herri bateko udalean egoteak burukominak besterik ez dituala emoten. Berak kalean erabilten dan kolore iluna aitatuten eban. Halan da, seguru, baina seguru nago, bestalde, ingurukoen arazoak konpondu ahal izatea eta zure herriaren bizimodua hobetuten lagundutea be aberasgarria izan behar dala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu