Zapateroren ondoren Zapaterotxu?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2011-03-31 17:48   Musikea Asteak emon izan dabez Estadu osoko komunikabideek Zapateroren etorkizunaren ganean berbetan. Espainiako gobernuburua oso txarto dabil inkestatan. Kalean igarten da bere irudia ez dagoala bape osasuntsu. Interneten, esate baterako, haren kontura ehundaka txiste dabilz. Eta irudi onari eustea ezinbestekoa da politiko batentzako. Ikusten dogunak erakusten deusku zelan egiten diran gaur egun komunikazinoa eta politikea. Argudioak erabili barik askoz hoba txisteak erabiltea. Eta jentearen arazoen ganeko eztabaidak planteau barik, hoba politikea personifiketea. Zapateroren ordez Rubalcaba? Chacón? Rajoy? Zein da euren arteko diferentzia? Izenak baino jakin gurako neuke zer egin gura daben aitatutako horreek. Begi onez ikusten ete dabe Zapaterok egindakoa? Kritikau ez dabe egin eta ez dot pentsetan nik bere 'zapatatan' sartu ezkero beste era batean gobernauko leukienik. Proposamen barririk ez da ikusten, izenen ganeko antzerki aspergarria baino. Horixe da politikeagintzea eta komunikazinoa Espainian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu